Menu principal

Zer da OLDARTU-Lutter ensemble ? PDF Imprimer Envoyer
Présentation
Dimanche, 13 Décembre 2009 13:08

Zer da OLDARTU-Lutter ensemble ?

Elkarte, sindikatu eta alderdiak* biltzen dituen kolektiboa da, Euskal Herrian borroka sozialak
laguntzeko eta beren batasuna eta emankortasuna indartzeko.

Zertarako balio du, zein dira bere helburuak ?

Oldartu-Lutter ensemble kolektiboak borrokak orokortu nahi ditu mugimendu zabal batean.
Aldarrikapen plataforma batean oinarrituz, ekintza amankomun eta ekimen zuzenen bitartez sektore
mobilizatuenak eta lehen aldikotz borrokan sartzen direnak elkartu nahi ditu.

Konkretuki zer egiten du ?

2009ko ekainean publikoki agertu zen kolektiboak BAB-ko garraio publikoen dohaintasunaren alde
kanpaina abiatu du. Gisa berean atxilotuei ADN hartzearen kontrako salaketa eta hori ukatzeagatik
auziperatua izan den sindikalista baten aldeko kanpaina antolatu du. Bestalde bere aldarrikapen
plataformako lau atalei buruzko ekintzak prestatzen ari da kolektiboa :

  • funtsezko eskubide sozialak errespetatzearen alde
  • prekaritatearen kontra eta enpleguaren alde
  • produkzio eta kontsumitzeko bestelako eredu baten alde
  • pertsonen libertate nahiz askatasun kolektiboen defentsaren alde

Nola ibiltzen da ?

Lau batzordek kolektiboko eskakizun amankomunen gainean oinarrituz, ekintza edo kanpaina
proposamenak lantzen dituzte. Hiru astero iragaiten den bilkura orokorrak erabakiak hartzen ditu,
denen adostasunarekin gehienetan, eta behar izanez gero aktualitateari erantzuten ere.

Zein dira parte hartzeko baldintzak ?

Kolektiboak adostu duen aldarrikapen plataforma onartu eta multinazional, MEDEF eta
gobernamenduaren etengabeko erasoei buru egiteko borrokak uztartu nahi dituzten egitura nahiz
pertsona orori atea irekia zaio.

Nola sartu harremanetan OLDARTU-Lutter ensemble kolektiboarekin ?

Partaide den egitura batekin harremanetan sartzen ahal da edota zuzenki email honi idatziz :
Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir. .

*Action consommation, ATTAC, Collectif féministe contre les violences sexistes, Comité d'action Soule, Ikasi eta
Irauli–Jeune Réagis!, Segi, CNT, ELB, LAB, Solidaires, AB, Batasuna, NPA.