Menu principal

UNITE DES TRAVAILLEUSES ET TRAVAILLEURS CONTRE LA POLITIQUE HOLLANDE-GATTAZ PDF Imprimer Envoyer
Emploi - Précarité
Lundi, 03 Février 2014 23:05

Fr

Eus

Après la loi dite de « sécurisation de l’emploi » qui a cassé le code du travail, après la scélérate réforme des retraites de l’automne dernier, Hollande, avec son pacte de « responsabilité », a fait ce que Sarkozy n’avait pas osé : les patrons ne paieront plus les cotisations qui financent les allocations familiales. Gattaz président du Medef est satisfait, et il peut l’être, c’était l’une de ses principales demandes. Ces cotisations sont directement prises dans les poches des salarié-e-s car il s’agit en fait d’un « salaire différé ».

Hollande a annoncé que ce cadeau serait financé par une baisse des dépenses publiques. Cela signifie une dégradation accentuée des services publics.

Les coupes sombres dans les effectifs de la Fonction Publique (particulièrement hôpitaux, inspection du travail, répression des fraudes...) ne permettent déjà plus d’assurer leurs missions auprès de la population ; les premières victimes sont et seront les classes populaires.

Rappelons que chaque année les entreprises privées reçoivent plus de 200 milliards d’aides et subventions publiques. Ainsi le 10 janvier dernier, l’Etat a versé à Dassault Aviation (plus de 500

millions de bénéfices) un milliard d’euros pour moderniser le Rafale. Hollande est bien le président des patrons!

Ce n’est pas à Matignon ni dans les salons qu’on obtiendra satisfaction

L’Intersyndicale CGT, CFDT, CGT, UNSA, dans sa déclaration du 14 janvier, ne s’élève pas contre ces « aides » au patronat, mais réclame qu’elles soient assorties de conditions, qu’il y ait des contreparties. Cela fait 30 ans que ça dure.

Et pendant les 18 premiers mois du quinquennat Hollande, de grands groupes comme PSA ou Sanofi, entre autres, ont largement profité des crédits d’impôts. Cela ne les a pas empêchés de licencier et de mettre ainsi, directement ou indirectement,500 000 travailleurs de plus au chômage.

En réponse à ce nouveau cadeau, le Medef a d’ailleurs clairement affirmé son refus de s’engager à créer des emplois et Hollande a tout aussi clairement déclaré qu’il n’était pas question de contraindre les patrons.

Le rôle des directions syndicales n’est pas d’aller « dialoguer » là où il n’y a rien à négocier.

Elles maintiennent ainsi l’illusion qu’il pourrait sortir de ces discussions quelque chose de favorable pour le monde du travail.

Pour la convergence des luttes !

Vers une riposte d’ensemble !

Il n’y a pas d’autre voie pour enrayer les attaques continues et de plus en plus violentes contre les salarié-e-s et les classes populaires.

Les résistances et les luttes restent isolées, éparpillées, depuis PSA Aulnay et Sanofi en passant par Doux, La Redoute...jusqu’à Goodyear et Maury Ducros.

L’heure est à les unifier sur des axes communs :

- interdiction des licenciements

- partage du travail entre toutes et tous sans perte de salaire

- augmentation générale de retraites, des salaires et des minima sociaux.

Seule une contre offensive d’envergure du monde du travail pourra faire reculer le gouvernement et le Medef

 

 

HOLLANDE ETA GATTAZEN POLITIKAREN KONTRA LANGILEAK BILDU

Lan kodigoa hautsi duen « enpleguaren segurtasuna » izeneko legearen eta pasa den udazkeneko erretreta erreforma lotsagarriaren ondotik Hollandek bere « erantzukizun itunarekin » Sarkozy baino urrunago joan da : nagusiek ez dute gehiago familia laguntzak finantzatzeko kotizazioak pagatu beharko. Gattaz, MEDEFeko presidentea pozik da, hori baitzen bere eskakizun nagusietarik bat. Kotizazio horiek zuzenki langileen sakeletatik hartuak dira, « gerorako » lansari

mota bat baitira.

Hollandek jakinarazi du opari hori gastu publikoen apaltzearekin diruztatua izanen dela, erran nahi baitu zerbitzu publikoen kaltetan.

Funtzio publikoko langile kopuruen tipitzeak (ospitaletan, lan inspekzioan, iruzurren erreprezioan..) beren misioak murriztera ekartzen du ; lehen biktimak jende xumeak izanen dira.

Oroitarazi behar da urtero enpresa pribatuek 200 miliar diru laguntzak errezibitzen dituztela. Hala nola, joan den urtarrilaren 10ean Estatuak miliar bat euro eman dio Dassault Aviation enpresari (500 milioi etekin) Rafale hegazkina hobetzeko. Bai, benetan, nagusien lehendakaria da Hollande!

Ez dugu ez Matignonen ez saloietan, nahi duguna erdietsiko

Urtarrilaren 14ko adierazpenean CGT, CFDT, CGT eta UNSA intersindikalak ez ditu nagusiei « laguntza » horiek kritikatzen baizik eta baldintzak eta kontrapartidak eskatzen. Bada 30 urte aferak irauten duela.

Hollanden lehen 18 hilabeteetako mandatuan, PSA edo Sanofi bezalako enpresa handi batzuek zerga kreditua ederki baliatu dute. Denbora berean ez dute lotsarik izan 500 000 langile gehiago kanporatzeko eta langabeziara igortzeko.

Opari horren truke, MEDEF-ek argi eta garbi erran du ez zela enpleguak sortzera engaiatzen eta Hollandek bere aldetik, nagusiak ez zirela behartzen ahal adierazi du.

Sindikatuetako buruzagien betebeharra ez da negoziatzeko tutik ez den lekuetara mintzatzera joatea.

Horrela jokatuz, bizirik atxikitzen dute lan munduarentzat elkarrizketa horietatik zerbait positibo atera litekeen ameskeria.

Borroken bateratzearen alde !

Denen arteko ihardokitzera buruz

Klase herrikoi eta langileen kontrako etengabeko eraso gero eta bortitzagoei buru egiteko beste biderik ez da.

Borrokak eta erresistentziak bakartu eta sakabanatuak dira, PSA Aulnay edo Sanofitik, Goodyear eta Maury Ducros-raino, Doux eta La Redoute ahantzi gabe.

Borroka guzti horiek ondoko ardatzen inguruan uztartzeko tenorea da :

- kanporaketak debekatu

- denen artean lana partekatu, lansaria apaldu gabe

- erretretak, lan sariak eta sozial errentak emendatu.

Soilik lan munduaren mobilizazio orokorrak gobernamendua eta MEDEF gibelarazten ahalko ditu

Mise à jour le Lundi, 03 Février 2014 23:14