Menu principal

Convergence des luttes pour l’emploi et les salaires et contre le Medef et le gouvernement ! PDF Imprimer Envoyer
Emploi - Précarité
Mercredi, 19 Novembre 2014 07:48

FR
EUS

Le gouvernement Hollande-Valls affiche sans complexe sa politique antisociale. La droite est déboussolée; son programme lui a été volé et est appliqué à un niveau qu’elle même n’avait pas osé.

Les attaques s’intensifient contre les classes populaires

Pacte de compétitivité, pacte de responsabilité...il s’agit bien d’une politique de cadeaux au patronat, de dégradation accrue des services publics, de blocage des salaires, d’augmentation du chômage et de la précarité, d’aggravation des inégalités : une politique qui touche chaque fois plus durement les classes populaires et sert surtout à nourrir les distributions aux actionnaires.
Le Medef dicte sa loi à Hollande-Valls qui s’empressent de lui répondre. L’aménagement du Code du travail en faveur des patrons est annoncé. Ainsi, sous prétexte de simplification, les obligations de visite médicale seront “allégées”; le travail le dimanche sera facilité. Rebsamen ministre du Travail, demande à Pôle Emploi de renforcer le contrôle des chômeur-euse-s ; il envisage de revoir à la hausse les seuils à partir desquels les entreprises doivent avoir délégués du personnel et comité d’entreprises et entend obtenir un accord avant la fin de l’année.
Gattaz, sachant qu’il est entendu, en demande toujours plus: pas de décret sur la pénibilité au travail; abandon de toute justification aux licenciements...
Le projet de budget de la Sécurité Sociale pour 2015, voté par les députés, prévoit 9,6 milliards “d’économies”, dont souffriront surtout les classes populaires.
« Tout et encore plus pour le patronat et les riches » pourrait être la devise de ce gouvernement dans un contexte où les grands groupes se portent déjà fort bien. Les résultats du CAC 40 pour le premier semestre 2014 montrent des profits importants (31,4 milliards d’euros de bénéfices) et en hausse; les dividendes versés ont augmenté de 30% par rapport à 2013.

Violence sociale, violence policière, ça suffit!

Ce contexte de violence sociale qui condamne des centaines de milliers de personnes au dénuement se double d’une multiplication des mesures répressives : répression à La Poste, à l’Inspection du Travail...; interdiction de manifestations en solidarité avec le peuple palestinien; violences répétées contre les sans-papiers, les Roms; violence policières systématiques contre les opposants à Notre Dame des Landes ou à Sivens. Rémi Fraisse, manifestant contre le nuisible barrage de Sivens et tué par une grenade, est la victime non d’une bavure, mais d’une politique répressive dont le gouvernement a l’entière responsabilité.

Notre avenir est dans nos luttes

Dans ce contexte où Medef et gouvernement, main dans la main, tirent toutes les ficelles, les syndicats n’ont pas à participer à ces grand-messes que sont les conférences sociales et autres séquences d’un prétendu dialogue social. Elles ne servent qu’à servir de caution à la politique anti-ouvrière de Hollande qui se traduit par plus de 500 000 chômeurs supplémentaires depuis 2012.
Les grèves des postiers, celle des cheminots, le mouvement des intermittents, la colère qui monte dans de nombreux hôpitaux...sont autant de signes de résistances aux plans d’austérité. Les luttes existent mais sont dispersées, alors qu’il faut faire face à un plan d’attaque, global et violent, contre le monde du travail et les classes populaires.
La riposte doit être à la hauteur de l’agression. Il s’agit aujourd’hui de chercher les contacts entre salarié-e-s confrontés aux mêmes problèmes, de s’organiser, de coordonner les actions. Ensemble, on est plus forts ! Les journées d’actions par catégories et/ou isolées ne peuvent suffire à elles-mêmes.
C’est un mouvement d’ensemble, une riposte générale qu’il s’agit de préparer.

Pour par tager le tr av ail entre toutes et tous sans per te de salaire
Pour prendre sur les pr ofits pour satisf air e les besoins de toutes et tous
Pour fair e reculer patr onat et gouver nement :
DANS LA RUE ET DANS LES LUTTES, TOUTES ET TOUS ENSEMBLE !

 

BORROKEN BATERATZEAREN ALDE,
Enplegu eta soldaten alde !
Medef eta gobernamenduaren aurka !

Hollande-Valls gobernamenduak bere politika antisoziala konplexurik gabe aldarrikatzen du. Eskuina noraezean da : programa lapurtu diote eta gauzatzen da, berak amestu ez zuen hein batean.

Langile klaseen aurkako erasoak azkartzen dira

Lehiakortasun ituna, erantzukizun ituna... nagusientzako opari politika hutsa, zerbitzu publikoen andeatzea, soldaten blokatzea, langabezia eta prekaritatea emendatzea, ezberdintasunen handitzea... horiek dira politika honen ezaugarriak... langile klaseak aldi oro gogorkiago hunkitzen dituen politika, akziodunei banaketak elikatzen dituen politika.
MEDEFek manatzen du eta Hollande-Valls presaka eta baikorki erantzutera ernatzen da. Lan Kodigoaren birmoldaketa, nagusien alde, iragarria da. Sinplifikatzeko estakuruan, mediku bisiten obligazioak “arinduak” izango dira; igande lana erraztuko da.
Rebsamen, lanaren ministroak Pôle Emploi organismoari langabetuen kontrola azkartzea agintzen dio ; enpresetan langileen ordezkariak izateko beharreko langile kopurua emendatzea aurreikusten du eta akordioa lortu nahi du urte bukaera aitzin. Entzuna baita, Gattazek gero eta gehiago eskatzen du : dekreturik ez lan dorpeei buruz; lizentziamenduak ez dira gehiago justifikatu beharko...
Seguritate Sozialaren 2015erako buxeta, diputatuek bozkatua, 9,6 miliar “aurrezki” aurre ikusten du, klase popularren kaltean oroz gainetik.
« Dena eta gehiago nagusi eta aberatsentzat » gobernamendu honen lema izan zitekeen ; alta enpresa talde handiak osasun onean dira : CAC 40eko emaitzek (2014ko lehen hiruilakoak) irabazi handiak agertzen dituzte (31,4 miliar euroko benefizioak), gorakadan ; ordaindutako dibidenduak % 30z emendatu dira 2013koekin parekatuz.

Bortizkeria soziala, poliziaren bortizkeria, aski da !

Milaka jende miseriara kondenatzen duen testuinguru honi neurri errepresiboak gehitzen zaizkio : errepresioa Postan, Lanaren inspekzioan...; Palestinako populuarekin elkartasunez eginiko manifestaldiak debekatuak...; etengabeko bortizkeriak “paperik gabeko”en aurka, Eromen aurka; polizia bortizkeria sistematikoa Notre-des-Landes edo Sivenseko egitasmoak onartzen ez dituztenen aurka. Remi Fraisse, Sivenseko urtegiaren aurka manifestatzen zuelarik granada batek hila, ez da huts batengatik hil baizik eta gobernamenduaren erantzukizun pean burutu politika errepresiboagatik.

Etorkizuna gure borroketan datza

Medefek eta gobernamenduak, eskuz esku, ari diren testuinguru honetan, langileen erakunde sindikalek ez dute parte hartzerik meza handiak besterik ez diren delako « konferentzia sozialetan » edo ustezko « elkarrizketa sozial »eko beste holakoetan. 500 mila langabetu gehiago ondorioztatu duen Hollanderen langileen aurkako politika babesteko baizik ez dira.
Postarien grebak, trenbideko langileenak, ikuskizunetako intermitenteen mugimendua, ospitale askotan hedatzen den haserrea... austeritate planen aurkako erresistentzien erakusleak dira. Borrokak badira baina sakabanatuak, aurrean langile klaseen aurkako eraso plan orokor eta bortitza dugularik. Erantzuna erasoaren araberakoa izan behar da.
Ber arazoak jasaten dituzten langileen artean kontaktuak bideratu behar dira, antolatu eta ekintzak koordinatu behar ditugu. Elkarrekin azkarragoak gara ! Kategoriaka edo/eta sakabanatuak diren mobilizazio egunak ez dira nahikoak.

Mugimendu masiboa da antolatu behar, ihardespen orokorra.

Lana denen artean banatzeko eta soldatak apaldu gabe !
Etekinak baliatzeko, denen beharrei erantzuteko !
Nagusiak eta gobernamendua gibelarazteko :
KARRIKAN ETA BORROKETAN, DENAK BATERA !

Mise à jour le Mercredi, 19 Novembre 2014 08:17